Webgune hau bisitatze soilak ez du esan nahi erabiltzaileak bere nortasunari buruzko daturen bat eman behar duenik.
Webguneko atalen batean, erabiltzaileak datu pertsonalen bat ematen badu, datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudiko mugen eta eskubideen arabera jasoko eta erabiliko da.
Datu pertsonalak bidaltzea eta erregistratzea
Webgunean aurreikusten diren formularioetan, izartxoz (*) markatutako eremuak nahitaez bete behar dira eskaerari erantzun ahal izateko; beraz, datu horiek eman ezean edo pribatutasun-politika hau onartu ezean, ezingo diogu erantzun zure eskaerari.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan, 1999ko abenduaren 13koan, ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu webgune honetako formularioen bidez edo mezu elektronikoen bidez ematen diren datu pertsonalak haien segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurri guztiak dituzten fitxategietan sartuko ditugula, Añorgako Parrokiaren erantzukizunpean (helbidea: Avda. Añorga 42 – 20018 – Donostia).
Helburuak
Datuak jasotzearen helburuak dira erabiltzaileak Añorgako Parrokiarekin harremanetan jartzean egindako eskaerari erantzutea, gure produktuak eta/edo zerbitzuak eskaintzea, eta, egokituz gero, harreman komertzialak hastea.
Erabiltzaileak bere helbide elektronikoa ematen duen unean, baimena ematen dio Añorgako Parrokiari helbide hori erantzuteko erabiltzeko eta haren eskaerarekin eta enpresaren jarduerarekin lotutako informazio komertzialak bidaltzeko erabiltzeko. Erabiltzaileak noiznahi baliogabetu dezake baimen hori.
Añorgako Parrokiak jaso dituen erabiltzailearen datu guztiak ezeztatuko ditu jada ez direnean behar haiek biltzean zuten helbururako, eta lege-betebeharrak betetzeko bakarrik gordeko ditu.
Datuak hirugarren batzuei ematea
Añorgako Parrokiak, inoiz ere ez ditu erabiltzaileen datuak hirugarrenei emango, aldez aurretik jakinarazi eta interesdunari berariazko baimena eskatu gabe, 15/1999 Legean ezarritako kasuetan izan ezik, edo horrela arautzen duten beste lege batzuk aplikatzeagatik.
Segurtasun informatiko neurriak
Añorgako Parrokiak segurtasun-neurri egokiak eta 15/1999 Legea Garatzen duen Araudiko 1720/2007 EDan legez jasotakoak ezarri ditu, erabiltzaileen datuen pribatutasuna bermatzeko eta bermatzeko, orobat, datuok ez direla galduko, gaizki erabiliko, aldatuko, baimenik gabe atzituko eta/edo lapurtuko.
Añorgako Parrokiak ez ditu bere gain hartzen sistema elektroniko honen funtzionamenduan, Añorgako Parrokiari ez dagozkion kausak direla medio, izandako interferentziek, hutsegiteek, eteteek, birus informatikoek telefono-matxurek edo deskonexioek eragindako kalteak, ez telefono-lineetan izandako gainkargek edo akatsek edo Datuak Prozesatzeko Zentroan izandako gainkargek sistema elektroniko honetan, Interneten edo bestelako sistema elektronikoetan eragindako atzerapenak edo blokeoak, eta ez Añorgako Parrokiaren kontroletik kanpo egindako legez kanpoko sarreren bidez hirugarren pertsonek eragindako kalteak ere.
Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
Añorgako Parrokiari informazioa bidaltzen dion erabiltzailea da sartutako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra, eta horri buruzko erantzukizun orotik libre geratzen da Añorgako Parrokia.
Erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak zehatzak eta benetakoak direla eta indarrean daudela; horren erantzule da, eta datuok behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen du.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubidea baliatzea
Erabiltzaileak eskubidea du datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko. Horretarako, Añorgako Parrokiari idatz dezake —Avda. Añorga 42 – 20018 – Donostia helbidera—, edo mezu elektroniko bat bidali info@katekesia.eus helbidera, gaian hau adieraziz: “Gaia : DBLO EZEA eskubideak.”
Eskubide horiez baliatzeko, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioari jarraituz, erabiltzaileak bere nortasuna akreditatu behar dio Añorgako Parrokiari bere NANaren edo Zuzenbidean baliozkoa den beste edozein baliabideren fotokopia bidaliz.
Cookie-ak
Webgunea bisitatze hutsagatik ez da automatikoki erregistratuta geratzen erabiltzaile bat identifikatuko duen datu pertsonalik. Baina, baliteke pertsonala ez den eta erabiltzaile zehatz bat identifikatzen ez duen informazio jakin bat jasotzea saioan (adibidez, erabilitako nabigatzaile-mota eta sistema eragilea), “cookieak” izeneko tresnen bidez, Erabiltzaileari nabigazioa errazteko. Cookieek ez dute informazioa modu iraunkorrean gordetzen erabiltzailearen ordenagailuaren disko gogorrean, eta iraungi egiten dira saioa amaitutakoan.
Erabiltzaileak gure cookieak bere disko gogorrean ezartzeari buruzko erabakiak har ditzake, baita haiek ezabatzeari buruzkoak ere, bere nabigatzailearen laguntza-atalean adierazitako prozedurari jarraituz. Halaber, Erabiltzaileak nabigatzailea konfigura dezake cookie guztiak lehenespenez onartzeko edo baztertzeko edo pantailan ohar bat bistaratzeko cookie bat jasotzen den bakoitzean eta, hala, une horretan erabakitzeko bere disko gogorrean ezartzea nahi duen ala ez. Erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratzen badu gure cookie guztiak baztertzeko edo gure cookieak berariaz baztertuko balitu (cookieak erabiltzen direnean), litekeena da motel nabigatzea edo erroreren bat izatea.
Onarpena eta adostasuna
Erabiltzaileak adierazten du eman diotela datu pertsonalak babesteko baldintzen berri, eta onartu duela Añorgako Parrokiak datuok Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan adierazitako moduan eta helburuetarako automatikoki tratatzea.
Horrez gainera, erabiltzaileak bere helbide elektronikoa edo telefono mugikorra bere borondatez ematean, baimena ematen dio Añorgako Parrokiari datuok berarekin harremanetan jartzeko erabiltzeko, egindako kontsultei erantzuteko nahiz enpresaren jarduerari buruzko edozein motatako komunikazio komertziala bidaltzeko. Edonoiz baliogabetu dezake baimen hori.