“Giza balioak lantzeko elkartzen gara”
Hilean behin elkartzen gara, Jaunartzearen etapa gainditu ostean Elizan parte hartzen jarraitu nahi duten gazteekin.
Talde bakoitzean 8-10 gazte egoten dira. Bizitzaren balioak lantzeko elkartzen gara, balio horien bidez munduko beste errealitate batzuk ulertzen saiatzeko.
Jaunartze Ostea 2024-2025 | Urria | Azaroa | Abendua | Urtarrila | Otsaila | Martxoa | Apirila |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Karmel Mendiko Andra Mª Parrokia (Añorga), Larunbata, 17:15 or. | 19 | 16 | 14 | 18 | 15 | 15 | 12 |
Real Navarroren “Navegantes 1” eta “Llenos de Espíritu” liburuak erabiltzen ditugu
Nolabait, katekesian ikasitakoari jarraipena ematea litzateke kontua, eta aldaketa bultzatzeko beharra azpimarratzea, konturatzeko dena ez datorkigula gurasoek emana, baizik eta guk geuk ere lana egin behar dugula, mundu bidezkoagoa sortzearen alde.
Taldea
Berdintasuna eta aniztasuna nahi ditugu taldean. Ez dugu inor epaitzen.
Gure helburua ondo pasatzea da, taldean parte hartzea, eta elkarte txiki bat sortzea, 60 minutuz elkarrekin egoteko eta daukaguna balioesteko.
Alaitasuna
Giro atseginean aritu nahi dugu, zoriontsu izaten lagunduko digun giroan. Lasaitasuna eta harmonia nahi ditugu.
Apaltasuna
Beste errealitate batzuk aztertuko ditugu, eta pentsatuko dugu nola lagun diezaiekegun, zer egin dezakegun ekarpen bat egiteko. Ez bakarrik kanpoan bizi direnei; hemen bizi direnei ere bai.
Mintegi modukoak izaten dira, narrazioekin, jarduerekin, Ebanjelioaren pasarteekin, otoitzekin…
Sendotza sakramentu bat jasotzeko prestakuntza da
Elizaren sakramenduak aztertu aurretik, balore hauetan hezitzen ditugu gure haurrak:
Bizitzaren sakramentuak
Gure bizitzaren une garrantzitsuren bat edota pertsona bat oroitarazten dizkiguten objetuak, argazkiak, musika…
Jainkoaren sakramentuak
Jainkoagan sinesten dugu, horregatik, bera gogorarazten digute gauza askok: ilunabar batek, naturak, itsasoak…
Eta ondoren:
Elizaren sakramentuak
7 sakramentuak:
– BATAIOA
– BARKAMENA
– EUKARISTIA
– SENDOTZA
– EZKONTZA
– APAIZGINTZA
– BIATIKOA
Azkenik, SENDOTZA SAKRAMENTUA edo Espiritu Santua hartzen duten sakramentua sakontzen dugu: honen bidez Jainkoaren indarra jasotzen dugu.
Espiritu Santuak Jainkoaren seme-alaben duintasuna ematen digu
Imajina dezagun gizakiak direnagatik balioesten eta errespetatzen dituzten leku bat, gizaki oro duintasunez bizi den leku bat.
Espiritu Santuak elkartean bizitzera bultzatzen gaitu
Imajina dezagun denek daukatena elkarbanatzen duten leku bat.
Espiritu Santuak sentikor eta solidario bihurtzen du gure bihotza
Imajina dezagun denek lagun hurkoaren sufrimendua eurena balitz bezala sentitzen duten leku bat.
Espiritu Santuak elkarrizketaren aldeko bihurtzen gaitu
Imajina dezagun denek konfiantzaz hitz egin dezaketen leku bat, non entzunda sentitzen diren.