“Gizakia ez da erlijioso jaiotzen; gizakia erlijioso bihurtzen joaten da”
Antoine Vergote
Familiaren eta parrokiaren arteko elkarlanaren bidez pizten eta sendotzen da haurrengan kristau fedea. Parrokia, kasu honetan, katekesi taldea osatzen duten pertsonek osatuko lukete.
Familiaren egunerokoan, gertakariak bizitzeko eta ulertzeko modu zehatz bat ikasten joaten dira neska-mutilak.
2023-2024 ikastaro hasiera egunak
Izen ematea ez dutenek egin, egun hauetan egiteko aukera izango dute.
2023ko Urria | 1.go maila | 2.go maila | 3.go maila | Tokia |
---|---|---|---|---|
Karmel Mendiko Andra Mª Parrokia (Añorga) | Urriak 10 – 18:00 | Urriak 3 – 18:00 | Urriak 5 – 18:00 | Geletan |

Jaunartze-ostea
Hamabostean behin elkartzen gara, Jaunartzearen etapa gainditu ostean Elizan parte hartzen jarraitu nahi duten gazteekin.

Familia-mezak
Familia-katekesiarekin lotuta, garrantzi handia dute familia-eukaristiek, haurrak fedea elkartean goresteko ohitura hartzen joan daitezen. Familiako kide guztiek parte hartzeko asmoarekin prestatzen ditugu mezak; arin eta dinamikoak izaten dira.
Donostiako Familia-meza egutegia
Antiguako Pastoral Barrutia
2023/2024 | Añorga – 19:00 or. | Benta Berri |
---|---|---|
Urria | 21 | – |
Azaroa | 18 | – |
Abendua | 16 (Gabonetako Jaialdia) | – |
Urtarrila | 27 | – |
Otsaila | 17 | – |
Martxoa | 23 (Erramu) | – |
Apirila | 20 | – |
Maiatza | 1.go Jaunartzeak | 1.go Jaunartzeak |